1. |
Sekretua
03:14
|
|||
Sekretua
Kristalezko ontzietan gorde zituen inoiz esan ez zizkidan berbak,
Hermetikoki itxitako konfesioak, luzaro irauteko.
Ardo botiletan ito zituen gari irinezko ametsak,
Naufragatu aurreko azken begirada idorra,
Betidanik jakin dugun sekretua,
Itsasoaren beste aldean ez dagüela ezer.
Hitzak Mikel Etxaburu
|
||||
2. |
Buru handien mendekua
03:49
|
|||
BURU-HANDIEN MENDEKUA.
ATZETIK DATOZ GEURE BILA;
BURU-HANDIEN MENDEKUA.
EROANGO GAITUZTE
GAUAREN SAKONERA
BELDURRAREN ERREINU
AMETS BELTZEN MUNDURA.
ATZETIK DATOZ GEURE BILA;
BURU-HANDIEN MENDEKUA.
ZER EGIN OTE DUGU…
ZERGATIK JOTZEN GAITU,
BURU-HANDIEN MINA
ZERK ERAGIN OTE DU...
GOAZEN MENDIRA
ZUHAITZ ARTERA
SATOR ZULORA
HANTXE LOTARA
GURE GAUETAN
HAIEN PUXIKEN
BIHOTZ ILUNA
ULER DEZAGUN
INOREN BURU
HILDAKO BEGI
AMORRUZ ERI
KARTOIZKO ZAURI
HELDU SOKATIK
IRTEN KANTOITIK
GOAZEN MENDIRA
SATOR ZULORA.
Hitzak Mikel Etxaburu
|
||||
3. |
Amets bat baino ez
03:03
|
|||
Amets bat baino ez
Ez da asko behar bizirik irauteko,
Dabilen bihotz bat baino ez.
Amets bat baino ez
Ez delako asko behar etxetik hurbil sentitzeko,
Dabilen malko bat baino ez.
Hitzak Mikel Etxaburu
|
||||
4. |
Zure neguan
02:22
|
|||
Zure neguan
Euria da nire ahotsa, zure neguan tanttaka.
Ura izotz bihurtu da gure zaurietan
Hitzak Mikel Etxaburu
|
||||
5. |
Amak eindako jertsak
03:25
|
|||
Amak einddako jertsak
Amak einddako jertsakin hazi gaz eta kalin,
umik eta txoixak hantxe hobetuen.
Zubitxik bi bidar pentsa baik salto etxen ikasi dou
eta abantin duzen kamioitxa altzaten.
Nahasta etxen douz dauke eta dakar aditzak.
Ixan be, guk euki eztakau ixe, itsosu bakarrik
eta bertatik ekarri ixan dou bir gendune.
Etxi, hoba txikixe, oholezku, antxiñaku.
Bixitxeko ez, bixitxeko naxa itsosu;
horoizintzi eta ezin leiken gauzan guraxe.
Goxa hasten gaz matxasunin, eraten, drogan.
Goxa biharrin eta hil be bai lantzin behin, goxei.
Eskerrak danai etxetsauela barre,
boteriai eta geure buruai batez be.
Hortik diñue gure euskeri ez dala ulertzen,
altuei etxen douela berba, endrerosuk gazela.
Onartzen dou. Gu karenka guz.
Hori bai, ez ga bape itxixak.
Gutako asko honaxe biharrea etorritxakuk ga,
galleguk, andaluzak, senegaldarrak.
Ze esangotsut, launtzarra:
ni hamengoxi na, hauxe ra nire jenti.
Erdu geuana nahibozu eta josikotsuau jertsa.
Ez pentsa, konto handixaz etxen douz jertsak.
Ixan be, ez diz artillezkuk. Gozamen, irudimen
eta askatasunezko harixakin josten douz guk
amak einddako jertsak.
Hitzak Kirmen Uribe
|
||||
6. |
Egun berria
03:43
|
|||
Egun berri bat
Haizeak darama azken aldiko
mamu beltza, beltz bakarra.
Heltzen ez diren gutunen antzera,
ireki ezin diren ateak.
Atzean geratzen da gerizpe iluna,
beltz bakarra.
Heltzen ez diren gutunen antzera,
ireki ezin diren ateak.
Hitzak Mikel Etxaburu
|
||||
7. |
Eta orain zer
02:58
|
|||
Eta orain zer?
Igelei hankak kendu dizkiegu
Ez dezaten ilargira jauzi egin.
Zuhaitzei besoak inausi dizkiegu
Ez daitezen sustraietatik aldendu.
Orain harrietara lotuko ditugu
Kendutako hankak, inausitako besoak.
Zuhaitzetan ilbete berriak loratu arte,
Igelak berriz kantuan hasi arte
Hitzak Mikel Etxaburu
|
||||
8. |
Kalandi
02:53
|
|||
Kalandi
Isara zuriz beteriko kaleetan
Umeak aldapa behera korrika
Bapatean geratu dira, ateen aurrean.
Elkarri begiratu eta denbora geratu da.
Euria ari da Kalandin.
Eguzkia irten da
Begiak zabaldu eta
Isara artean galdu dira,
biak galdu dira
Itzalean beste egun baten
Elkartuko dira
Itzalean beste egun baten
Elkartzeko zain
Hitzak Keu Agirretxea
|
||||
9. |
Urriak 18
04:24
|
|||
10. |
Bada beldur bat
03:02
|
|||
Bada beldar bat
Bada beldar bat abisurik gabe hartzen gaituela.
Gure gogoan pausatzen da, dena ospel, uzkur, dena ahul.
Haize berdeak ekaitza halatsu
iragarri egiten du dohakabea.
Bizitzan gauza batzuk onartu egin behar dira,
honek ez du batere itxura onik.
Bizitzan gauza batzuk onartu egin behar dira,
Ausart izan behar duzu.
Hitzak Kirmen Uribe
|
If you like KX, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp