supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

      €10 EUR  or more

     

1.
03:14
2.
3.
4.
02:22
5.
6.
03:43
7.
8.
02:53
9.
04:24
10.

about

Xabier Iriondok eta Keu Agirretxeak grabatua eta nahastua Milanen (Italia) eta Ondarroan (EH) 2012/2014.
Masterizazioa Maurizio Giannotti, New Mastering, Milan (Italia).

Xabier Iriondo – Gitarrak, Shahi Baaja, Mahai Metak eta tabla elektronikoa.
Keu Agirretxea – Gitarrak, ahotsak eta hitzak ¨Egun berria¨ eta ¨Kalandi¨.
Musika Xabier Iriondo eta Keu Agirretxea.

Kirmen Uribe – Ahotsa eta hitzak ¨Amak einddako jertsak¨, hitzak ¨Bada beldar bat¨.
Mikel Etxaburu – Hitzak ¨Sekretua¨, ¨Amets bat baino ez¨, ¨Zure negua¨, ¨Buru handien mendekua¨ eta ¨Eta orain zer¨,
Josu Eizagirre ¨Buru handien mendekua¨ bideo egilea.
Argazkiak, disenua eta maketazioa Yolanda Eizagirre www.eginklik.com

Eskerrak : Kirmen Uribe, Mikel Etxaburu, Josu Eizagirre, Yolanda Eizagirre, Izaskun, Itoitz, Inar, Aintzane, Jabi, Enara, Xabat, Miren, Iñaki, Olatz, Gari, Luis, Maren, Jon Iñaki, Deñe, Nora, Nekane Akarregi,

www.xabieririondo.com www.keuagirretxea.com

credits

released December 4, 2014

tags

license

all rights reserved

about

KX - Keu Agirretxea / Xabier Iriondo Milan, Italy

contact / help

Contact KX - Keu Agirretxea / Xabier Iriondo

Streaming and
Download help

Track Name: Sekretua
Sekretua

Kristalezko ontzietan gorde zituen inoiz esan ez zizkidan berbak,
Hermetikoki itxitako konfesioak, luzaro irauteko.

Ardo botiletan ito zituen gari irinezko ametsak,
Naufragatu aurreko azken begirada idorra,

Betidanik jakin dugun sekretua,
Itsasoaren beste aldean ez dagüela ezer.

Hitzak Mikel Etxaburu
Track Name: Buru handien mendekua
BURU-HANDIEN MENDEKUA.


ATZETIK DATOZ GEURE BILA;
BURU-HANDIEN MENDEKUA.

EROANGO GAITUZTE
GAUAREN SAKONERA
BELDURRAREN ERREINU
AMETS BELTZEN MUNDURA.

ATZETIK DATOZ GEURE BILA;
BURU-HANDIEN MENDEKUA.

ZER EGIN OTE DUGU…
ZERGATIK JOTZEN GAITU,
BURU-HANDIEN MINA
ZERK ERAGIN OTE DU...

GOAZEN MENDIRA
ZUHAITZ ARTERA
SATOR ZULORA
HANTXE LOTARA

GURE GAUETAN
HAIEN PUXIKEN
BIHOTZ ILUNA
ULER DEZAGUN

INOREN BURU
HILDAKO BEGI
AMORRUZ ERI
KARTOIZKO ZAURI

HELDU SOKATIK
IRTEN KANTOITIK
GOAZEN MENDIRA
SATOR ZULORA.

Hitzak Mikel Etxaburu
Track Name: Amets bat baino ez
Amets bat baino ez

Ez da asko behar bizirik irauteko,
Dabilen bihotz bat baino ez.

Amets bat baino ez

Ez delako asko behar etxetik hurbil sentitzeko,
Dabilen malko bat baino ez.

Hitzak Mikel Etxaburu
Track Name: Zure neguan
Zure neguan

Euria da nire ahotsa, zure neguan tanttaka.


Ura izotz bihurtu da gure zaurietan

Hitzak Mikel Etxaburu
Track Name: Amak eindako jertsak
Amak einddako jertsak

Amak einddako jertsakin hazi gaz eta kalin,
umik eta txoixak hantxe hobetuen.

Zubitxik bi bidar pentsa baik salto etxen ikasi dou
eta abantin duzen kamioitxa altzaten.

Nahasta etxen douz dauke eta dakar aditzak.
Ixan be, guk euki eztakau ixe, itsosu bakarrik

eta bertatik ekarri ixan dou bir gendune.
Etxi, hoba txikixe, oholezku, antxiñaku.

Bixitxeko ez, bixitxeko naxa itsosu;
horoizintzi eta ezin leiken gauzan guraxe.

Goxa hasten gaz matxasunin, eraten, drogan.
Goxa biharrin eta hil be bai lantzin behin, goxei.

Eskerrak danai etxetsauela barre,
boteriai eta geure buruai batez be.

Hortik diñue gure euskeri ez dala ulertzen,
altuei etxen douela berba, endrerosuk gazela.

Onartzen dou. Gu karenka guz.
Hori bai, ez ga bape itxixak.

Gutako asko honaxe biharrea etorritxakuk ga,
galleguk, andaluzak, senegaldarrak.

Ze esangotsut, launtzarra:
ni hamengoxi na, hauxe ra nire jenti.

Erdu geuana nahibozu eta josikotsuau jertsa.
Ez pentsa, konto handixaz etxen douz jertsak.

Ixan be, ez diz artillezkuk. Gozamen, irudimen
eta askatasunezko harixakin josten douz guk

amak einddako jertsak.

Hitzak Kirmen Uribe
Track Name: Egun berria
Egun berri bat

Haizeak darama azken aldiko
mamu beltza, beltz bakarra.

Heltzen ez diren gutunen antzera,
ireki ezin diren ateak.

Atzean geratzen da gerizpe iluna,
beltz bakarra.

Heltzen ez diren gutunen antzera,
ireki ezin diren ateak.

Hitzak Mikel Etxaburu
Track Name: Eta orain zer
Eta orain zer?

Igelei hankak kendu dizkiegu
Ez dezaten ilargira jauzi egin.
Zuhaitzei besoak inausi dizkiegu
Ez daitezen sustraietatik aldendu.

Orain harrietara lotuko ditugu
Kendutako hankak, inausitako besoak.
Zuhaitzetan ilbete berriak loratu arte,
Igelak berriz kantuan hasi arte

Hitzak Mikel Etxaburu
Track Name: Kalandi
Kalandi

Isara zuriz beteriko kaleetan
Umeak aldapa behera korrika
Bapatean geratu dira, ateen aurrean.
Elkarri begiratu eta denbora geratu da.

Euria ari da Kalandin.

Eguzkia irten da
Begiak zabaldu eta
Isara artean galdu dira,
biak galdu dira

Itzalean beste egun baten
Elkartuko dira
Itzalean beste egun baten
Elkartzeko zain

Hitzak Keu Agirretxea
Track Name: Bada beldur bat
Bada beldar bat

Bada beldar bat abisurik gabe hartzen gaituela.
Gure gogoan pausatzen da, dena ospel, uzkur, dena ahul.

Haize berdeak ekaitza halatsu
iragarri egiten du dohakabea.

Bizitzan gauza batzuk onartu egin behar dira,
honek ez du batere itxura onik.
Bizitzan gauza batzuk onartu egin behar dira,
Ausart izan behar duzu.

Hitzak Kirmen Uribe